Filed under: Mobilizazioak
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egiten dugu.
Durangaldeko Iratzarri manifestazioan izango da, arratsaldeko bost t’erdietan Andra Mari elizpetik abiatuko dena.
Berriro ere,Iratzarrik, gazteok sufritzen dugun prekarietatea gogora ekarri nahi du, izan ere pasa den urtean gazteon artean egin ziren kontratuen %95ak prekarioak ziren, sindikatuen arabera.
Durangaldea Euskal Herriko ingururik kaltetuena izanik, bereziki garrantzitsua da gazteok kalera irten eta gure eskubideen alde borrakatzea. Horregatik, gazteria parte hartzera deitzen dugu.
Hamaika arrazoi ditugu, Gazteok prekarietateari, GREBA ORKORRA!
Iratzarrik bat egiten du EHGAMek eta Gaztehgamek antolatutako ekintzekin, eta han egongo dela adierazi du “Euskal Herria jasaten ari den homofobia, transfobia eta lesbofobia behin betiko amaitu behar den gauza bat da, eta horrelako ekimen eta erakundeak behar dira, kasuok behin betiko amaitzeko”. Beraz Durangalde guztiari eta batez ere gazteria guztiari dei egiten dio Maiatzak 16an Durangora etortzeko eta EHGAM eta Gaztehgamen ekitaldietan parte hartzeko.

Sare Antifaxistak Durangon egingo duen konzentrazioarekin bat egiten dute bai Aralarrek bai Iratzarrik. Faxismoaren aurrean, Oroimena, Duintasuna eta Borroka, lemapean egingo den konzentraziora deitzen diegu faxismoaren aurka dauden gazte guztiei deialdia, Zapatua hilak 28 eguerdiko 12.30etan Andra Mariko elizpean izango da. Horrez gainera, 10ak aldera haima bat jarriko dute Durango eta hurbiltzen diren guztiei informazioa zabaltzeko. ANIMA ZAITEZ!!
Filed under: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak, Txikizio desarrollistari oinak gelditu. AHTrik EZ!!
Gelditour-a Durangora heldu zen astelehenean. Ikasleak 2 orduko paroia egin genuen eta kamioiara gerturatu ginen non aukera izan genuen AHT Gelditu Elkarlanak egindako bideoa eta superestruktura kapitalista zikin honek egingo dituen kalteen erakusketa bat ikusteko. Egun osoan zehar egon da erakusketa eta bideo ikusteko aukera.
Aratsaldean bizikleta martxa bat burutu zen Elorriotik Durangora eta apur bat geroago konzentrazio bat egin zuten batzoki aurrean 80 pertsona inguru eta bukaera emateko giza kate bat. Durangoko Iratzarrik ekimen hauei babes osoa eman zien eta ekimen guztietan Iratzarrikideak egon ziren, inposizioa salatzeko eta euskal gobernuari eztabaidabat sor dezan eskatzeko.
AHTa GELDITUKO DUGU!!
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak, Txikizio desarrollistari oinak gelditu. AHTrik EZ!!
Martxoan hasi nahi dituzte eusko jaurlaritzak eta Españako ministerio de fomentok Abiadura Handiko Trenaren obrak gure eskualdean. Kapitalaren onerako eta herritarren zoritxarrerako Durangaldean egingo duten sarraski ekologikoa izugarria izango da.
Iratzarrik AHTren aurkako borroka lehentasun osokotzat dauka hartuta, horregatik mobilizazio eta ekimen kanpaina abiatu zuen urte hasierarekin, durangaldean indar berezia emanez. Orain mobilizazio garaia da, inoiz baino gehiago indarra eginez AHT gelditzeko. Horretarako konzentrazioa egingo da Bizkaiko iratzarrik deituta.
“Txikizio desarrollista gelditu, AHTrik EZ! Alternatiba dagoelako tren sozialari bai”
Zapatuaren 16an, 17:30etatik aurrera. Eusko jaurlaritzaren Bilboko egoitza nagusiaren aurrean (Gran via 85)
Entzungo gaituzue! AHTrik ez!
Filed under: Agenda, Iratzarri, Mobilizazioak, Txikizio desarrollistari oinak gelditu. AHTrik EZ!!
Iazko ekainaren batean hainbat gaztek ekintza baketsua egin zuten, Abiadura Handiko trenaren aurka protestatzeko. Egun hartan, trena orain dela 125 urte Durangora lehenengoz heldu zela ospatzeko, lurrun trenez etorri ziren gure herrira Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Treneko zenbait ordezkari, Lopez de Gereñu Garraio Sailburua tartean.
Pertsona bi trenbidean kateatu ziren trenaren bidaia geratzeko asmoz eta ondoan beste batzuk pankarta zabaldu zuten, informazioa eta herri galdeketa egiteko eta AHTa geratzeko eskatuz. Desobedientzia zibileko ekintza izan zen, guztiz publikoa eta baketsua eta orain, datorren astelehenenan, hilak 21, trenbidean kateatu ziren lagun biak epaituko dituzte Durangon.
Ekintza honek salatzen zuen informazio faltak oraindik indarrean jarraitzen du. Izan ere, komunikabideen bidez informazioa eman beharrean beraien interesen aldeko izugarrizko propaganda kanpaina egiten ari dira. AHTren inguruan ematen ari diren datuek ez dute errealitatea izango dena islatzen, hau da, datu batzuk agerian eta garrantzitsuenak ezkutuan ixten dute.
Badirudi beldurtuta daudela, izan ere, Euskal Herriko hainbat herritan AHTren aurkako taldeek aurrera eraman duten informazio kanpainak direla eta oposizioa geroz eta handiagoa da.
Halan be, zaila dute guri sinistaraztea Lurra txikituz amalurra babestuko dutela.
Super Surra, A8 zalbaltzea, Durango-Beasain eta Eibar Gasteiz autopistak, Jaizkibelgo superportua. Zertarako hainbeste azpiegitura AHTk kotxeen trafiko guztia soluzionatu behar dauela esaten badute? Euskal Herriko zein Espiniako jauntxoen ekonomiaren alde eraiki eta eraiki besterik ez dute buruan, herriaren interes eta beharrak kontutan hartu gabe: Hezkuntza, osasuna, etxebizitza… AHT da beraiek inposatu nahi diguten kapitalismo basatiaren adibiderik argiena.
Amalurra ez da zaharrengandik jasotzen den herentzia, hurrengo belaunaldiengandik maileguan hartutako ondarea baizik. Beraz, ez diegu txikizio hau egiten utzi behar. Bada erokeri honi ezetza erakusteko garaia. Gure herriak suntsitu nahi dutenei gure desobedientzia erakusteko unea da. Etorkizuna gure esku dago!!!
Beraz, urtarrilaren 21ean goizeko 10:30etan epaitegiaren aurrean egingo den konzentraziora joatera gonbidatzen zaituztegu.
IRATZARRI ERE ZUEKIN DAGO!!
ETORKIZUNA EZKERRETIK DATOR, PASA ZAITEZ GORRIETARA!!
