Durangaldeko Iratzarri


GAZTEOK EUSKAL KULTURAREN ALDE
2008/12/05, 18:18
Filed under: Agenda, Iratzarri, iritzia

Irudia ardatzhartuta,euskal kulturaren aurpegi guaztiak Azokan

Irudia ardatzhartuta,euskal kulturaren aurpegi guaztiak Azokan

“DURANGOKO IRATZARRIK GAZTE GUZTIAK DEITZEN DITU AZOKARA”

Durangoko Iratzarrik, Gerediaga Elkartearekin bat egiten du eta gazte guztiak deitzen ditu 5, 6, 7 eta 8an antolatutako ekintza guztietan parte hartzera, “Iratzarriren ustean eskaintza zabala da aurtengoa, bai musika mailan baita ere literatur mailan” Durangora etortzera deitzen da uste delako, gazteok dugula etorkizunaren giltza, eta etorkizun horretan gure euskal kultura ere sartzen da. 43. Liburu eta Disko azokak, aurtengoan, kulturaren aurpegi guztiak ardatz harturik aurkezten digute, eta aipatu bezala gazteok izan gaitezke aurpegi bat. Bai musika eta literatur mailan gazte ugari sartzen ari da eta haiei gure babes osoa eman behar diegu.

Ezinbestekoa ikusten dugu Gerediaga Elkarteari eskerrak emotea gazteak kontutan izan dabelako, gazteei zuzenduriko egitaraua indartu egin dute, beraz aspertzeko betarik ez dugu izango gazteok. ANIMA ZAITEZTE!!



Beste Europa bat posible da!
2008/07/28, 12:36
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, iritzia

Beste Europa bat posiblea da, beste Europa bat beharrezkoa da.

Azken urte hauetan Europak eskuinerantz, neoliberalismorantz eta estaturik gabeko nazioen ukapenerantz eman duen biraldia izugarria da. Bolognako prozesua dugu, adibidez, ikasle gazteon eskubide eta askatasunak deuseztatu nahi dituen eskuin muturreko €uropa horren adibidetzat. Langileok ere gero esklabuago egin nahi gaituen 65 orduen direktibak neurri berean zuzentzen du, izan ere, gazteok bizi dugu gaur egun erarik gordinenean patronalak gidatzen duen eta kondenatuta gaituen prekarietatea.

Kapitalismoaren €uropa ari dira eraikitzen, enpresen neurrira egindakoa, norbanakoa anulatu eta produkzio huts bihurtu nahi gaituena. Etorkinen sarrera ere mugatu nahi dute, zirkulazio librearen idea, guztion munduan guztiok aske ibiltzeko eta bizitzeko dugun eskubidea ukatuz; etorkinak ez dira pertsonak €uropan, produktibitatea hobetzeko eskulana baizik.

Eta kapitalistek gidatzen duten €uropa honetatik ziria sartu nahi digute behin eta berriro konstituzio eta tratatuekin, gerra eta defentsa militar politika bultzatzen dituena, Europa negozio eremu bakar bat bihurtzea helburu bakartzat duena…

Horregaitik gazteok Ez! esan behar dugu, Ez esan behar diogu plangintza guzti honi eta Bai! esan behar diogu gogo biziz guk nahi dugun herrien Europa horri eta sozialismoaren Europari; Borrokatu gaitezen ikastetxe eta unibertsitate barru eta kanpotik Bolognako prozesuaren aurka, borrokatu dezagun langile guztiok elkarrekin gure duintasuna mantentzeko. Bildu gaitezen denon artean herri bezala dagokizkigun eskubideak aldarrikatzeko.

Egunero Europa berri bat eraikitzen ari garelako!



Txikizio desarrollistari oinak gelditu!
2008/01/10, 11:16
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, iritzia

durangoahtmini.jpgEz da berria AHTk edo “euskal Y” moduan ezagutzen dugunak Durangaldean ekarriko duen txikizioa; hamarnaka kilometroko hesi zabala eskualdea zeharkatzen, zaratak, urteetako obrak, milaka tona material biltzeko zabortegi erraldoiak… naturak eta mugikortasunak behar eta merezi ez duten kapitalista eta neoliberalen opari bortitza. AHTa inposatzen dutenek, Espainiako gobernuak, Eusko jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren laguntzarekin, zarrastelkeria elitistaren trena indarrez ezarri nahi dute, euren jarrera antidemokratikoa erakutsiz, Elorrion eta Anoetan ospatu ziren herri galdeketak oztopatzen saiatu ziren bezala. Proiektu txikitzaile honen kontra gaudenon kriminalizazioa bilatzeaz gain, existitzen ez den gehiengo sozial batez hitz egiten digute, behin eta berriz, gezurretan oinarrituz eztabaida soziala sahiesteko.

Azken egunotan AHTren bultzatzaile nagusiak, espainiako sustapen ministroak, argi utzi digu gainera gobernu zentralaren benetako “lehentasuna” eta “nahia” nazio guztia burdinezko kableekin jostea, batzea eta konektatzea dela, horrela denok espainiarrago sentitu gaitezen. Euskal gazteria, ordea, ez da ez espainiar, ez txikitzaile, eta abiadura haundiko kolonizazioari oinak gelditzea lortzeko antolatzen dakiela erakutsiko du.

Iratzarri gazte erakundeak, aralarren gazte erreferenteak, beraz, gure lurraren defentsaren aldeko borroka honi eta Euskal Herriak behar duen trenbide sare sozial baten defentsari lehentasun osoa ematea erabaki du; AHT gelditzea badago, are gehiago, AHT geldituko dugu! Herritarren gehiengoaren indar metaketatik eta herri erresistentzia molde ezberdinen bitartez bakarrik gelditu daitekeelako Abiadura Haundiko Trena bezalako proiektu txikitzailea.