Durangaldeko Iratzarri


Durangaldeko Iratzarriren Koordinatzaileari elkarrizketa Anboto aldizkarian
2009/06/14, 21:26
Filed under: Iratzarri

Durangaldeko Anboto aldizkariak, Markel Ganboa Durangaldeko Iratzarriren Koordinatzailea elkarrizketatu du.

Elkarrizketa



EHGAMekin BAT EGITEN DUGU MAIATZAK 16rako
2009/05/12, 16:45
Filed under: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak, Stop Homofobia

Iratzarrik bat egiten du EHGAMek eta Gaztehgamek antolatutako ekintzekin, eta han egongo dela adierazi du “Euskal Herria jasaten ari den homofobia, transfobia eta lesbofobia behin betiko amaitu behar den gauza bat da, eta horrelako ekimen eta erakundeak behar dira, kasuok behin betiko amaitzeko”. Beraz Durangalde guztiari eta batez ere gazteria guztiari dei egiten dio Maiatzak 16an Durangora etortzeko eta EHGAM eta Gaztehgamen ekitaldietan parte hartzeko.



DURANGO 1937-2009
2009/03/27, 11:49
Filed under: Agenda, Aralar, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak

Konzentrazioa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sare Antifaxistak Durangon egingo duen konzentrazioarekin bat egiten dute bai Aralarrek bai Iratzarrik. Faxismoaren aurrean, Oroimena, Duintasuna eta Borroka, lemapean egingo den konzentraziora deitzen diegu faxismoaren aurka dauden gazte guztiei deialdia, Zapatua hilak 28 eguerdiko 12.30etan Andra Mariko elizpean izango da. Horrez gainera, 10ak aldera haima bat jarriko dute Durango eta hurbiltzen diren guztiei informazioa zabaltzeko. ANIMA ZAITEZ!!



GAZTEOK EUSKAL KULTURAREN ALDE
2008/12/05, 18:18
Filed under: Agenda, Iratzarri, iritzia

Irudia ardatzhartuta,euskal kulturaren aurpegi guaztiak Azokan

Irudia ardatzhartuta,euskal kulturaren aurpegi guaztiak Azokan

“DURANGOKO IRATZARRIK GAZTE GUZTIAK DEITZEN DITU AZOKARA”

Durangoko Iratzarrik, Gerediaga Elkartearekin bat egiten du eta gazte guztiak deitzen ditu 5, 6, 7 eta 8an antolatutako ekintza guztietan parte hartzera, “Iratzarriren ustean eskaintza zabala da aurtengoa, bai musika mailan baita ere literatur mailan” Durangora etortzera deitzen da uste delako, gazteok dugula etorkizunaren giltza, eta etorkizun horretan gure euskal kultura ere sartzen da. 43. Liburu eta Disko azokak, aurtengoan, kulturaren aurpegi guztiak ardatz harturik aurkezten digute, eta aipatu bezala gazteok izan gaitezke aurpegi bat. Bai musika eta literatur mailan gazte ugari sartzen ari da eta haiei gure babes osoa eman behar diegu.

Ezinbestekoa ikusten dugu Gerediaga Elkarteari eskerrak emotea gazteak kontutan izan dabelako, gazteei zuzenduriko egitaraua indartu egin dute, beraz aspertzeko betarik ez dugu izango gazteok. ANIMA ZAITEZTE!!



Beste Europa bat posible da!
2008/07/28, 12:36
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, iritzia

Beste Europa bat posiblea da, beste Europa bat beharrezkoa da.

Azken urte hauetan Europak eskuinerantz, neoliberalismorantz eta estaturik gabeko nazioen ukapenerantz eman duen biraldia izugarria da. Bolognako prozesua dugu, adibidez, ikasle gazteon eskubide eta askatasunak deuseztatu nahi dituen eskuin muturreko €uropa horren adibidetzat. Langileok ere gero esklabuago egin nahi gaituen 65 orduen direktibak neurri berean zuzentzen du, izan ere, gazteok bizi dugu gaur egun erarik gordinenean patronalak gidatzen duen eta kondenatuta gaituen prekarietatea.

Kapitalismoaren €uropa ari dira eraikitzen, enpresen neurrira egindakoa, norbanakoa anulatu eta produkzio huts bihurtu nahi gaituena. Etorkinen sarrera ere mugatu nahi dute, zirkulazio librearen idea, guztion munduan guztiok aske ibiltzeko eta bizitzeko dugun eskubidea ukatuz; etorkinak ez dira pertsonak €uropan, produktibitatea hobetzeko eskulana baizik.

Eta kapitalistek gidatzen duten €uropa honetatik ziria sartu nahi digute behin eta berriro konstituzio eta tratatuekin, gerra eta defentsa militar politika bultzatzen dituena, Europa negozio eremu bakar bat bihurtzea helburu bakartzat duena…

Horregaitik gazteok Ez! esan behar dugu, Ez esan behar diogu plangintza guzti honi eta Bai! esan behar diogu gogo biziz guk nahi dugun herrien Europa horri eta sozialismoaren Europari; Borrokatu gaitezen ikastetxe eta unibertsitate barru eta kanpotik Bolognako prozesuaren aurka, borrokatu dezagun langile guztiok elkarrekin gure duintasuna mantentzeko. Bildu gaitezen denon artean herri bezala dagokizkigun eskubideak aldarrikatzeko.

Egunero Europa berri bat eraikitzen ari garelako!



Stop homofobia!
2008/07/01, 16:45
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, Stop Homofobia

Durangon eman diren azkeneko homofobia kasuen aurrean Iratzarrik kanpaina abiarazi du!



GELDITOURRA DURANGOTIK PASA DA ASTEON

Gelditour-a Durangora heldu zen astelehenean. Ikasleak 2 orduko paroia egin genuen eta kamioiara gerturatu ginen non aukera izan genuen AHT Gelditu Elkarlanak egindako bideoa eta superestruktura kapitalista zikin honek egingo dituen kalteen erakusketa bat ikusteko. Egun osoan zehar egon da erakusketa eta bideo ikusteko aukera.
Aratsaldean bizikleta martxa bat burutu zen Elorriotik Durangora eta apur bat geroago konzentrazio bat egin zuten batzoki aurrean 80 pertsona inguru eta bukaera emateko giza kate bat. Durangoko Iratzarrik ekimen hauei babes osoa eman zien eta ekimen guztietan Iratzarrikideak egon ziren, inposizioa salatzeko eta euskal gobernuari eztabaidabat sor dezan eskatzeko.

AHTa GELDITUKO DUGU!!



APIRILEKO ASANBLADA
2008/04/10, 18:20
Filed under: Agenda, Aralar, Iratzarri

DURANGOKO IRATZARRI- ASANBLADA


APIRILAK 10, BARIKUA, 19:00etan
PINONDO ETXEAN

 

Ei Gazte Zatoz!



AHTren aurka Bilbon konzentrazioa!

Martxoan hasi nahi dituzte eusko jaurlaritzak eta Españako ministerio de fomentok Abiadura Handiko Trenaren obrak gure eskualdean. Kapitalaren onerako eta herritarren  zoritxarrerako Durangaldean egingo duten sarraski ekologikoa izugarria izango da.

Iratzarrik AHTren aurkako borroka lehentasun osokotzat dauka hartuta, horregatik mobilizazio eta ekimen kanpaina abiatu zuen urte hasierarekin, durangaldean indar berezia emanez. Orain mobilizazio garaia da, inoiz baino gehiago indarra eginez AHT gelditzeko. Horretarako konzentrazioa egingo da Bizkaiko iratzarrik deituta.

“Txikizio desarrollista gelditu, AHTrik EZ! Alternatiba dagoelako tren sozialari bai”

Zapatuaren 16an, 17:30etatik aurrera. Eusko jaurlaritzaren Bilboko egoitza nagusiaren aurrean (Gran via 85)

Entzungo gaituzue! AHTrik ez! 



Ezker zibilak ahots propioa izango du hauteskundeetan!!
2008/01/24, 10:26
Filed under: Aralar, Berriak, Hauteskundeak, Iratzarri

durango.jpgDurangoko Iratzarri gazte erakunde independentistak bere “babesa eta atximendua” adierazi nahi dio pasa den urtarrilaren 22an, Altsasun (Nafarroa) Aralarrek onartu zituen formula eta zerrendei. Iratzarrik uste du “ezker independentista zibil eta zabalaren garaia” dela, eta ziurtatu du “martxoaren 9an hamarnaka mila borondate izango direla Euskal Herriaren alde, ezkerraren alde, eta eskubide zibil eta giza eskubideen urraketen aurka”, eta borondate horiek “Aralarrek bilduko dituela”.

Poz, ilusio eta indarrarekin” hartu du Aralarren gazte erakundeak hautes-deialdi hau, eta “Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan mobilizazioa” iragartzen du “gazteriaren ekarpenak biltzeko eta hauei Aralar zein Nafarroa Bairen proposamenak zabaltzeko”, Durangon eta eskualde osoan ere gazteria independentista gorriak kanpaina gogorra prestatuko duela adierazi du, Aralar eta Iratzarriren hautagaiei “babesa eta indarra” emateko.

Durangaldean eta Bizkaian ere bai, ARALAR!