Durangoko Iratzarri gazte erakunde independentistak bere “babesa eta atximendua” adierazi nahi dio pasa den urtarrilaren 22an, Altsasun (Nafarroa) Aralarrek onartu zituen formula eta zerrendei. Iratzarrik uste du “ezker independentista zibil eta zabalaren garaia” dela, eta ziurtatu du “martxoaren 9an hamarnaka mila borondate izango direla Euskal Herriaren alde, ezkerraren alde, eta eskubide zibil eta giza eskubideen urraketen aurka”, eta borondate horiek “Aralarrek bilduko dituela”.
Poz, ilusio eta indarrarekin” hartu du Aralarren gazte erakundeak hautes-deialdi hau, eta “Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan mobilizazioa” iragartzen du “gazteriaren ekarpenak biltzeko eta hauei Aralar zein Nafarroa Bairen proposamenak zabaltzeko”, Durangon eta eskualde osoan ere gazteria independentista gorriak kanpaina gogorra prestatuko duela adierazi du, Aralar eta Iratzarriren hautagaiei “babesa eta indarra” emateko.
Durangaldean eta Bizkaian ere bai, ARALAR!