Iratzarrik bat egiten du EHGAMek eta Gaztehgamek antolatutako ekintzekin, eta han egongo dela adierazi du “Euskal Herria jasaten ari den homofobia, transfobia eta lesbofobia behin betiko amaitu behar den gauza bat da, eta horrelako ekimen eta erakundeak behar dira, kasuok behin betiko amaitzeko”. Beraz Durangalde guztiari eta batez ere gazteria guztiari dei egiten dio Maiatzak 16an Durangora etortzeko eta EHGAM eta Gaztehgamen ekitaldietan parte hartzeko.

Sare Antifaxistak Durangon egingo duen konzentrazioarekin bat egiten dute bai Aralarrek bai Iratzarrik. Faxismoaren aurrean, Oroimena, Duintasuna eta Borroka, lemapean egingo den konzentraziora deitzen diegu faxismoaren aurka dauden gazte guztiei deialdia, Zapatua hilak 28 eguerdiko 12.30etan Andra Mariko elizpean izango da. Horrez gainera, 10ak aldera haima bat jarriko dute Durango eta hurbiltzen diren guztiei informazioa zabaltzeko. ANIMA ZAITEZ!!

Beste Europa bat posiblea da, beste Europa bat beharrezkoa da.
Azken urte hauetan Europak eskuinerantz, neoliberalismorantz eta estaturik gabeko nazioen ukapenerantz eman duen biraldia izugarria da. Bolognako prozesua dugu, adibidez, ikasle gazteon eskubide eta askatasunak deuseztatu nahi dituen eskuin muturreko €uropa horren adibidetzat. Langileok ere gero esklabuago egin nahi gaituen 65 orduen direktibak neurri berean zuzentzen du, izan ere, gazteok bizi dugu gaur egun erarik gordinenean patronalak gidatzen duen eta kondenatuta gaituen prekarietatea.
Kapitalismoaren €uropa ari dira eraikitzen, enpresen neurrira egindakoa, norbanakoa anulatu eta produkzio huts bihurtu nahi gaituena. Etorkinen sarrera ere mugatu nahi dute, zirkulazio librearen idea, guztion munduan guztiok aske ibiltzeko eta bizitzeko dugun eskubidea ukatuz; etorkinak ez dira pertsonak €uropan, produktibitatea hobetzeko eskulana baizik.
Eta kapitalistek gidatzen duten €uropa honetatik ziria sartu nahi digute behin eta berriro konstituzio eta tratatuekin, gerra eta defentsa militar politika bultzatzen dituena, Europa negozio eremu bakar bat bihurtzea helburu bakartzat duena…
Horregaitik gazteok Ez! esan behar dugu, Ez esan behar diogu plangintza guzti honi eta Bai! esan behar diogu gogo biziz guk nahi dugun herrien Europa horri eta sozialismoaren Europari; Borrokatu gaitezen ikastetxe eta unibertsitate barru eta kanpotik Bolognako prozesuaren aurka, borrokatu dezagun langile guztiok elkarrekin gure duintasuna mantentzeko. Bildu gaitezen denon artean herri bezala dagokizkigun eskubideak aldarrikatzeko.
Egunero Europa berri bat eraikitzen ari garelako!
Durangoko Aralarrek orrialde berria estreinatzen du. Durangoko herritarrei udaletxeko egoera zein den azaltzeko, eta gure berri izan dezazuen. Orrialdea hau da Durangoko Aralar, espero dugu zuen nahiak eta kezkak orrialde honen bitartez asetzea.
Aldez aurretik Eskerrik Asko.

Durangon eman diren azkeneko homofobia kasuen aurrean Iratzarrik kanpaina abiarazi du!
Filed under: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak, Txikizio desarrollistari oinak gelditu. AHTrik EZ!!
Gelditour-a Durangora heldu zen astelehenean. Ikasleak 2 orduko paroia egin genuen eta kamioiara gerturatu ginen non aukera izan genuen AHT Gelditu Elkarlanak egindako bideoa eta superestruktura kapitalista zikin honek egingo dituen kalteen erakusketa bat ikusteko. Egun osoan zehar egon da erakusketa eta bideo ikusteko aukera.
Aratsaldean bizikleta martxa bat burutu zen Elorriotik Durangora eta apur bat geroago konzentrazio bat egin zuten batzoki aurrean 80 pertsona inguru eta bukaera emateko giza kate bat. Durangoko Iratzarrik ekimen hauei babes osoa eman zien eta ekimen guztietan Iratzarrikideak egon ziren, inposizioa salatzeko eta euskal gobernuari eztabaidabat sor dezan eskatzeko.
AHTa GELDITUKO DUGU!!
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak, Txikizio desarrollistari oinak gelditu. AHTrik EZ!!
Martxoan hasi nahi dituzte eusko jaurlaritzak eta Españako ministerio de fomentok Abiadura Handiko Trenaren obrak gure eskualdean. Kapitalaren onerako eta herritarren zoritxarrerako Durangaldean egingo duten sarraski ekologikoa izugarria izango da.
Iratzarrik AHTren aurkako borroka lehentasun osokotzat dauka hartuta, horregatik mobilizazio eta ekimen kanpaina abiatu zuen urte hasierarekin, durangaldean indar berezia emanez. Orain mobilizazio garaia da, inoiz baino gehiago indarra eginez AHT gelditzeko. Horretarako konzentrazioa egingo da Bizkaiko iratzarrik deituta.
“Txikizio desarrollista gelditu, AHTrik EZ! Alternatiba dagoelako tren sozialari bai”
Zapatuaren 16an, 17:30etatik aurrera. Eusko jaurlaritzaren Bilboko egoitza nagusiaren aurrean (Gran via 85)
Entzungo gaituzue! AHTrik ez!
Ostirala hilak 18, Durangoko Iratzarrik bere lehenengo asanblea egingo du.
Arratsaldeko 19.00etan izango da, Durangoko kultur etxean, hau da, Pinondo Etxea. Asnablada honetan gehien bat AHTari buruz hitz egingo dugu eta hau amaitu ostean kanpainari hasiera ofiziala emango diogu.
Deialdi hau, 16 eta 30 urteko gazteei zuzenduta dago, eta noski Aralar sortzen dutenen gazteentzako baita ere.
Ea animatzen zareten!!
Pasa zaitez gorrietara!!
Gora Durango ezkertia!!
Ez da berria AHTk edo “euskal Y” moduan ezagutzen dugunak Durangaldean ekarriko duen txikizioa; hamarnaka kilometroko hesi zabala eskualdea zeharkatzen, zaratak, urteetako obrak, milaka tona material biltzeko zabortegi erraldoiak… naturak eta mugikortasunak behar eta merezi ez duten kapitalista eta neoliberalen opari bortitza. AHTa inposatzen dutenek, Espainiako gobernuak, Eusko jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren laguntzarekin, zarrastelkeria elitistaren trena indarrez ezarri nahi dute, euren jarrera antidemokratikoa erakutsiz, Elorrion eta Anoetan ospatu ziren herri galdeketak oztopatzen saiatu ziren bezala. Proiektu txikitzaile honen kontra gaudenon kriminalizazioa bilatzeaz gain, existitzen ez den gehiengo sozial batez hitz egiten digute, behin eta berriz, gezurretan oinarrituz eztabaida soziala sahiesteko.
Azken egunotan AHTren bultzatzaile nagusiak, espainiako sustapen ministroak, argi utzi digu gainera gobernu zentralaren benetako “lehentasuna” eta “nahia” nazio guztia burdinezko kableekin jostea, batzea eta konektatzea dela, horrela denok espainiarrago sentitu gaitezen. Euskal gazteria, ordea, ez da ez espainiar, ez txikitzaile, eta abiadura haundiko kolonizazioari oinak gelditzea lortzeko antolatzen dakiela erakutsiko du.
Iratzarri gazte erakundeak, aralarren gazte erreferenteak, beraz, gure lurraren defentsaren aldeko borroka honi eta Euskal Herriak behar duen trenbide sare sozial baten defentsari lehentasun osoa ematea erabaki du; AHT gelditzea badago, are gehiago, AHT geldituko dugu! Herritarren gehiengoaren indar metaketatik eta herri erresistentzia molde ezberdinen bitartez bakarrik gelditu daitekeelako Abiadura Haundiko Trena bezalako proiektu txikitzailea.
