Durangoko Iratzarri


Ezker zibilak ahots propioa izango du hauteskundeetan!!
Enero 24, 2008, 10:26 am
Guardado en: Aralar, Berriak, Hauteskundeak, Iratzarri

durango.jpgDurangoko Iratzarri gazte erakunde independentistak bere “babesa eta atximendua” adierazi nahi dio pasa den urtarrilaren 22an, Altsasun (Nafarroa) Aralarrek onartu zituen formula eta zerrendei. Iratzarrik uste du “ezker independentista zibil eta zabalaren garaia” dela, eta ziurtatu du “martxoaren 9an hamarnaka mila borondate izango direla Euskal Herriaren alde, ezkerraren alde, eta eskubide zibil eta giza eskubideen urraketen aurka”, eta borondate horiek “Aralarrek bilduko dituela”.

Poz, ilusio eta indarrarekin” hartu du Aralarren gazte erakundeak hautes-deialdi hau, eta “Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan mobilizazioa” iragartzen du “gazteriaren ekarpenak biltzeko eta hauei Aralar zein Nafarroa Bairen proposamenak zabaltzeko”, Durangon eta eskualde osoan ere gazteria independentista gorriak kanpaina gogorra prestatuko duela adierazi du, Aralar eta Iratzarriren hautagaiei “babesa eta indarra” emateko.

Durangaldean eta Bizkaian ere bai, ARALAR!



ASANBLADA ATZERATUA
Enero 8, 2008, 7:38 pm
Guardado en: Agenda, Berriak, Iratzarri

Arazo batzuk direla medio Durangoko Iratzarrik atzeratu izan behar du 2008ko Urtarrilaren 11ean egin behar zuen asanblada. Informatuta izango zaituztegu.+Iratzarri eta + Bizkaiko Iratzarri

Eskerrik asko!!



DURANGOKO IRATZARRIK ORRIALDEA ESTREINATZEN DU
Enero 8, 2008, 5:48 pm
Guardado en: Berriak, Iratzarri | Etiquetas: ,

Durangoko iratzarriren asanbladak orrialdea estreinatu du herriko eta inguruko gazteekin hartu-eman zuzena edukitzeko eta garatzen dituen ekimenen berri emateko.

Durangoko eta inguruko gazteengana iristea da gure helburu nagusia. Gurekin kontaktu zuzena izan nahi duenak e-mail bat idatzi dezake durango@iratzarri.org helbidera, zabalik gaude egiten dituzuen ekarpen guztiei.

Iratzarrik, gazteriari dei egiten dio dituen arazoen aurrean antolatu dadin injustizien aurrean borrokatu eta hauek iraultzeko.Gauzak ez dira diren bezala, gauzak aldatu nahi ditugula eta aldatu ditzakegu, horretarako instrumentua da Iratzarri.

Espero dugu, AHTren aurka eta tren sozialaren alde estreinatzear gauden kanpainan bat egin dezazuela Iratzarri Gazte Erakundearekin, eta herri guztiarekin, AHTaren gaia, guztion gaia baita. Durangoko Iratzarrik ere AHTrik EZ! dio.

Iratzarri zaitez, bat egin gurekin www.iratzarri.org en izena eman, eta ausartu zaitez Durangoren gazte egoera aldatzen Durangoko Iratzarrirekin.

Pasa zaitez gorrietara!!
Gora Durango ezkertiarra!!