Durangaldeko Iratzarri


Durangaldeko Iratzarriren Koordinatzaileari elkarrizketa Anboto aldizkarian
2009/06/14, 21:26
Filed under: Iratzarri

Durangaldeko Anboto aldizkariak, Markel Ganboa Durangaldeko Iratzarriren Koordinatzailea elkarrizketatu du.

Elkarrizketa



DURANGALDEKO IRATZARRIREN ASANBLADA
2009/06/07, 04:12
Filed under: Agenda

Anima zaitezte Durangaldeko asanbladara, gazte guztiei dei egiten diegu etor daitezen

Astelehena Ekainak 8, arratsaldeko 19.00etan Durangoko Udaletxean.

 

Hator!!



Gazteriaren bilgune izan guran aurkeztu dute Iratzarri
2009/06/05, 00:06
Filed under: Agenda, Aralar, Berriak

AURKEZPENA Durango. 2009ko ekainaren 04a, 16:38 Durangaldeko Iratzarri aurkeztu dute, asteon, Bizkaiko arduradun Iraide Sanchez, eskualdeko koordinatzaile Markel Ganboak eta Aralarreko Durangoko zinegotzi Iker Urkizak.

Anboto Astekaritik ateratako informazioa

“Durangaldeko arazoei ezkerretik aurre egiteko” sortu zen Iratzarri 2004an, “kolore guztietako gazte ezkertiar eta independenteak batuz eskualdeko Aralarren gazte erreferentea”. Desobedientzia zibila erabiliz egungotik bestelakoa izango den sistema sortu gura dute eta gazteriaren bilgunea izan, “eztabaida sustatu eta suspertuz”. Asanblearismoaren aldekoa da Iratzarri, diotenez, eta mugimendu sozialetan sinesten dute.