Filed under: Mobilizazioak
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egiten dugu.
Durangaldeko Iratzarri manifestazioan izango da, arratsaldeko bost t’erdietan Andra Mari elizpetik abiatuko dena.
Berriro ere,Iratzarrik, gazteok sufritzen dugun prekarietatea gogora ekarri nahi du, izan ere pasa den urtean gazteon artean egin ziren kontratuen %95ak prekarioak ziren, sindikatuen arabera.
Durangaldea Euskal Herriko ingururik kaltetuena izanik, bereziki garrantzitsua da gazteok kalera irten eta gure eskubideen alde borrakatzea. Horregatik, gazteria parte hartzera deitzen dugu.
Hamaika arrazoi ditugu, Gazteok prekarietateari, GREBA ORKORRA!
Iratzarrik bat egiten du EHGAMek eta Gaztehgamek antolatutako ekintzekin, eta han egongo dela adierazi du “Euskal Herria jasaten ari den homofobia, transfobia eta lesbofobia behin betiko amaitu behar den gauza bat da, eta horrelako ekimen eta erakundeak behar dira, kasuok behin betiko amaitzeko”. Beraz Durangalde guztiari eta batez ere gazteria guztiari dei egiten dio Maiatzak 16an Durangora etortzeko eta EHGAM eta Gaztehgamen ekitaldietan parte hartzeko.
Filed under: Agenda
Durangaldeko Iratzarrik egungo testuinguru sozioekonomikoan aldaketa sakonen beharra aldarrikatzen du, eta ELA sindikatuak zapatu honetarako, hilaren 9rako deitutako manifestazioarekin bat egiten du. Ezkurditik abiatuko da manifestazioa arratsaldeko 17:30etan.
Era berean, datorren Maiatzaren 21eko greba orokorrean mobilizatzeko deia egiten dio Durangaldeko gazteriari.
