Durangaldeko Iratzarri


Beste Europa bat posible da!
2008/07/28, 12:36
Filed under: Ekimenak, Iratzarri, iritzia

Beste Europa bat posiblea da, beste Europa bat beharrezkoa da.

Azken urte hauetan Europak eskuinerantz, neoliberalismorantz eta estaturik gabeko nazioen ukapenerantz eman duen biraldia izugarria da. Bolognako prozesua dugu, adibidez, ikasle gazteon eskubide eta askatasunak deuseztatu nahi dituen eskuin muturreko €uropa horren adibidetzat. Langileok ere gero esklabuago egin nahi gaituen 65 orduen direktibak neurri berean zuzentzen du, izan ere, gazteok bizi dugu gaur egun erarik gordinenean patronalak gidatzen duen eta kondenatuta gaituen prekarietatea.

Kapitalismoaren €uropa ari dira eraikitzen, enpresen neurrira egindakoa, norbanakoa anulatu eta produkzio huts bihurtu nahi gaituena. Etorkinen sarrera ere mugatu nahi dute, zirkulazio librearen idea, guztion munduan guztiok aske ibiltzeko eta bizitzeko dugun eskubidea ukatuz; etorkinak ez dira pertsonak €uropan, produktibitatea hobetzeko eskulana baizik.

Eta kapitalistek gidatzen duten €uropa honetatik ziria sartu nahi digute behin eta berriro konstituzio eta tratatuekin, gerra eta defentsa militar politika bultzatzen dituena, Europa negozio eremu bakar bat bihurtzea helburu bakartzat duena…

Horregaitik gazteok Ez! esan behar dugu, Ez esan behar diogu plangintza guzti honi eta Bai! esan behar diogu gogo biziz guk nahi dugun herrien Europa horri eta sozialismoaren Europari; Borrokatu gaitezen ikastetxe eta unibertsitate barru eta kanpotik Bolognako prozesuaren aurka, borrokatu dezagun langile guztiok elkarrekin gure duintasuna mantentzeko. Bildu gaitezen denon artean herri bezala dagokizkigun eskubideak aldarrikatzeko.

Egunero Europa berri bat eraikitzen ari garelako!


No Comments Yet so far
Leave a comment



Leave a comment
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>