Guardado en: Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak, Txikizio desarrollistari oinak gelditu. AHTrik EZ!!
Martxoan hasi nahi dituzte eusko jaurlaritzak eta Españako ministerio de fomentok Abiadura Handiko Trenaren obrak gure eskualdean. Kapitalaren onerako eta herritarren zoritxarrerako Durangaldean egingo duten sarraski ekologikoa izugarria izango da.
Iratzarrik AHTren aurkako borroka lehentasun osokotzat dauka hartuta, horregatik mobilizazio eta ekimen kanpaina abiatu zuen urte hasierarekin, durangaldean indar berezia emanez. Orain mobilizazio garaia da, inoiz baino gehiago indarra eginez AHT gelditzeko. Horretarako konzentrazioa egingo da Bizkaiko iratzarrik deituta.
“Txikizio desarrollista gelditu, AHTrik EZ! Alternatiba dagoelako tren sozialari bai”
Zapatuaren 16an, 17:30etatik aurrera. Eusko jaurlaritzaren Bilboko egoitza nagusiaren aurrean (Gran via 85)
Entzungo gaituzue! AHTrik ez!