Durangoko Iratzarri


Ezker zibilak ahots propioa izango du hauteskundeetan!!
Enero 24, 2008, 10:26 am
Archivado en: Aralar, Berriak, Hauteskundeak, Iratzarri

durango.jpgDurangoko Iratzarri gazte erakunde independentistak bere “babesa eta atximendua” adierazi nahi dio pasa den urtarrilaren 22an, Altsasun (Nafarroa) Aralarrek onartu zituen formula eta zerrendei. Iratzarrik uste du “ezker independentista zibil eta zabalaren garaia” dela, eta ziurtatu du “martxoaren 9an hamarnaka mila borondate izango direla Euskal Herriaren alde, ezkerraren alde, eta eskubide zibil eta giza eskubideen urraketen aurka”, eta borondate horiek “Aralarrek bilduko dituela”.

Poz, ilusio eta indarrarekin” hartu du Aralarren gazte erakundeak hautes-deialdi hau, eta “Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan mobilizazioa” iragartzen du “gazteriaren ekarpenak biltzeko eta hauei Aralar zein Nafarroa Bairen proposamenak zabaltzeko”, Durangon eta eskualde osoan ere gazteria independentista gorriak kanpaina gogorra prestatuko duela adierazi du, Aralar eta Iratzarriren hautagaiei “babesa eta indarra” emateko.

Durangaldean eta Bizkaian ere bai, ARALAR!


4 comentarios por mucho
Deja un comentario

Nola daiteke orrialde osoa atharen aurkako propagandaz betetzea eta gero NaBairen aldeko bozka eskatzea. Nafarroan ondo dakigu Uxue Barkosek Ahtaren aurka ez duela egin Madrilen izan den 4 urteetan. Zuek mugimendu asimilatu moduan ere hori egiteko asmoa daukazue hurrengo lau urteetan, presentzia instituzional pixka bat lortu, boterean daudenei men egin eta gero Nafarroara buelta Euskal Herriaren defentzan ari zaretela saldu.

Comentario por nineu Febrero 11, 2008 @ 5:27 pm

A ver querido,

Euskal Herria, AHT, Nafarroa, NaBai eta Aralar nahasten dituzu eta turmixa jarrita dena txiki txiki egiten duzu zure planteamendu sinpleen barnean gu sartzeko.

AHTaren aldekoak kontrakoak baino gehiago dira. Hori horrela izanik, Aralarrek tren sozialaren alde egiten du. Na-Baik AHTren alde egiten badu koaliuzoioaren barnean gehiengoak alde direlako izango da.

Badakit batasuniak hasarre zaudetela Na-Baik goleadaz irabazten dizuelako, baina jakizu Na-Bai ez zela sortu AHT-a bultzatu edota zapuzteko. EZ. Bestelako Nafarroa euskaldun eta abertzale bat badela erakusteko baizik.

Beraz, Aralarrek egiten duena eta Na-Baik egiten duena ez nahastu. Eta Nahastekotan, ez ahaztu AHT-ren aldeko alderdiek bozka gehiago dituztela. Agian galduko dugun borroka berri bat izango da, batez ere ETA-k atentatuak egiten baditu. orduan bai, Trenak gainetik pasatuta zu eta gu aurretik eramango gaitu.

A lolo…

Comentario por irungoaralar Febrero 12, 2008 @ 7:00 pm

ze pena beste alderdi eta erakunde batzuk ere AHTren aurka daudela, e? “Are ta okerrago hobe, nire onerako bada” hori bai tontoen premisa.

Guztion borroka den hau ezingo dozue patrimonializatu ezta beti erabiltzen dituzuen ehunka kilolitro benenorekin

Ondo bizi

Comentario por sertutxa Febrero 12, 2008 @ 7:07 pm

Gehitu beharra dago Durangoko Iratzarri, guztiz kontra dagoela proiektu honekin, baina Aralarren bezala Tren sozialaren alde egiten duela

Comentario por durangokoiratzarri Mayo 31, 2008 @ 6:21 pm



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>