Durangoko Iratzarri


Txikizio desarrollistari oinak gelditu!
Enero 10, 2008, 11:16 am
Archivado en: Ekimenak, Iratzarri, iritzia

durangoahtmini.jpgEz da berria AHTk edo “euskal Y” moduan ezagutzen dugunak Durangaldean ekarriko duen txikizioa; hamarnaka kilometroko hesi zabala eskualdea zeharkatzen, zaratak, urteetako obrak, milaka tona material biltzeko zabortegi erraldoiak… naturak eta mugikortasunak behar eta merezi ez duten kapitalista eta neoliberalen opari bortitza. AHTa inposatzen dutenek, Espainiako gobernuak, Eusko jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren laguntzarekin, zarrastelkeria elitistaren trena indarrez ezarri nahi dute, euren jarrera antidemokratikoa erakutsiz, Elorrion eta Anoetan ospatu ziren herri galdeketak oztopatzen saiatu ziren bezala. Proiektu txikitzaile honen kontra gaudenon kriminalizazioa bilatzeaz gain, existitzen ez den gehiengo sozial batez hitz egiten digute, behin eta berriz, gezurretan oinarrituz eztabaida soziala sahiesteko.

Azken egunotan AHTren bultzatzaile nagusiak, espainiako sustapen ministroak, argi utzi digu gainera gobernu zentralaren benetako “lehentasuna” eta “nahia” nazio guztia burdinezko kableekin jostea, batzea eta konektatzea dela, horrela denok espainiarrago sentitu gaitezen. Euskal gazteria, ordea, ez da ez espainiar, ez txikitzaile, eta abiadura haundiko kolonizazioari oinak gelditzea lortzeko antolatzen dakiela erakutsiko du.

Iratzarri gazte erakundeak, aralarren gazte erreferenteak, beraz, gure lurraren defentsaren aldeko borroka honi eta Euskal Herriak behar duen trenbide sare sozial baten defentsari lehentasun osoa ematea erabaki du; AHT gelditzea badago, are gehiago, AHT geldituko dugu! Herritarren gehiengoaren indar metaketatik eta herri erresistentzia molde ezberdinen bitartez bakarrik gelditu daitekeelako Abiadura Haundiko Trena bezalako proiektu txikitzailea.


No hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>