Durangaldeko Iratzarri


DURANGOKO IRATZARRIK ORRIALDEA ESTREINATZEN DU
2008/01/08, 17:48
Filed under: Berriak, Iratzarri | Tags: ,

Durangoko iratzarriren asanbladak orrialdea estreinatu du herriko eta inguruko gazteekin hartu-eman zuzena edukitzeko eta garatzen dituen ekimenen berri emateko.

Durangoko eta inguruko gazteengana iristea da gure helburu nagusia. Gurekin kontaktu zuzena izan nahi duenak e-mail bat idatzi dezake durango@iratzarri.org helbidera, zabalik gaude egiten dituzuen ekarpen guztiei.

Iratzarrik, gazteriari dei egiten dio dituen arazoen aurrean antolatu dadin injustizien aurrean borrokatu eta hauek iraultzeko.Gauzak ez dira diren bezala, gauzak aldatu nahi ditugula eta aldatu ditzakegu, horretarako instrumentua da Iratzarri.

Espero dugu, AHTren aurka eta tren sozialaren alde estreinatzear gauden kanpainan bat egin dezazuela Iratzarri Gazte Erakundearekin, eta herri guztiarekin, AHTaren gaia, guztion gaia baita. Durangoko Iratzarrik ere AHTrik EZ! dio.

Iratzarri zaitez, bat egin gurekin www.iratzarri.org en izena eman, eta ausartu zaitez Durangoren gazte egoera aldatzen Durangoko Iratzarrirekin.

Pasa zaitez gorrietara!!
Gora Durango ezkertiarra!!


No Comments Yet so far
Utzi zure iruzkina



Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>