Filed under: 1
ETAren atentatuek herri honen normalizazio politikoari eta bakegintzari kalte besterik egiten ez diotela adierazi nahi du Iratzarrik, eta soilik bide politikoetatik abiatuko den ezker abertzalea indartzen jarraituko duela berretsi. Ezker Abertzaleari atentatua gaitzesteko eskatzen dio era berean.
Elkartasun osoa erakusten diegu kaltetuak izan diren auzokoei eta Durangoko PSE-EEko kideei.
Filed under: Iratzarri
Durangaldeko Anboto aldizkariak, Markel Ganboa Durangaldeko Iratzarriren Koordinatzailea elkarrizketatu du.
Filed under: Agenda
Anima zaitezte Durangaldeko asanbladara, gazte guztiei dei egiten diegu etor daitezen
Astelehena Ekainak 8, arratsaldeko 19.00etan Durangoko Udaletxean.
Hator!!
AURKEZPENA Durango. 2009ko ekainaren 04a, 16:38 Durangaldeko Iratzarri aurkeztu dute, asteon, Bizkaiko arduradun Iraide Sanchez, eskualdeko koordinatzaile Markel Ganboak eta Aralarreko Durangoko zinegotzi Iker Urkizak.
Anboto Astekaritik ateratako informazioa
“Durangaldeko arazoei ezkerretik aurre egiteko” sortu zen Iratzarri 2004an, “kolore guztietako gazte ezkertiar eta independenteak batuz eskualdeko Aralarren gazte erreferentea”. Desobedientzia zibila erabiliz egungotik bestelakoa izango den sistema sortu gura dute eta gazteriaren bilgunea izan, “eztabaida sustatu eta suspertuz”. Asanblearismoaren aldekoa da Iratzarri, diotenez, eta mugimendu sozialetan sinesten dute.
Filed under: Mobilizazioak
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egiten dugu.
Durangaldeko Iratzarri manifestazioan izango da, arratsaldeko bost t’erdietan Andra Mari elizpetik abiatuko dena.
Berriro ere,Iratzarrik, gazteok sufritzen dugun prekarietatea gogora ekarri nahi du, izan ere pasa den urtean gazteon artean egin ziren kontratuen %95ak prekarioak ziren, sindikatuen arabera.
Durangaldea Euskal Herriko ingururik kaltetuena izanik, bereziki garrantzitsua da gazteok kalera irten eta gure eskubideen alde borrakatzea. Horregatik, gazteria parte hartzera deitzen dugu.
Hamaika arrazoi ditugu, Gazteok prekarietateari, GREBA ORKORRA!
Iratzarrik bat egiten du EHGAMek eta Gaztehgamek antolatutako ekintzekin, eta han egongo dela adierazi du “Euskal Herria jasaten ari den homofobia, transfobia eta lesbofobia behin betiko amaitu behar den gauza bat da, eta horrelako ekimen eta erakundeak behar dira, kasuok behin betiko amaitzeko”. Beraz Durangalde guztiari eta batez ere gazteria guztiari dei egiten dio Maiatzak 16an Durangora etortzeko eta EHGAM eta Gaztehgamen ekitaldietan parte hartzeko.
Filed under: Agenda
Durangaldeko Iratzarrik egungo testuinguru sozioekonomikoan aldaketa sakonen beharra aldarrikatzen du, eta ELA sindikatuak zapatu honetarako, hilaren 9rako deitutako manifestazioarekin bat egiten du. Ezkurditik abiatuko da manifestazioa arratsaldeko 17:30etan.
Era berean, datorren Maiatzaren 21eko greba orokorrean mobilizatzeko deia egiten dio Durangaldeko gazteriari.
Filed under: Agenda
Durangaldeko Iratzarrik asanblada bat egingo du Apirilaren 16an Durangoko Udaletxean elkartuko gara 19:30etan. 30 urtetik beherako gazteei zabalik dago deialdia.
Anima zaitezte!!

Sare Antifaxistak Durangon egingo duen konzentrazioarekin bat egiten dute bai Aralarrek bai Iratzarrik. Faxismoaren aurrean, Oroimena, Duintasuna eta Borroka, lemapean egingo den konzentraziora deitzen diegu faxismoaren aurka dauden gazte guztiei deialdia, Zapatua hilak 28 eguerdiko 12.30etan Andra Mariko elizpean izango da. Horrez gainera, 10ak aldera haima bat jarriko dute Durango eta hurbiltzen diren guztiei informazioa zabaltzeko. ANIMA ZAITEZ!!
Irudia ardatzhartuta,euskal kulturaren aurpegi guaztiak Azokan
“DURANGOKO IRATZARRIK GAZTE GUZTIAK DEITZEN DITU AZOKARA”
Durangoko Iratzarrik, Gerediaga Elkartearekin bat egiten du eta gazte guztiak deitzen ditu 5, 6, 7 eta 8an antolatutako ekintza guztietan parte hartzera, “Iratzarriren ustean eskaintza zabala da aurtengoa, bai musika mailan baita ere literatur mailan” Durangora etortzera deitzen da uste delako, gazteok dugula etorkizunaren giltza, eta etorkizun horretan gure euskal kultura ere sartzen da. 43. Liburu eta Disko azokak, aurtengoan, kulturaren aurpegi guztiak ardatz harturik aurkezten digute, eta aipatu bezala gazteok izan gaitezke aurpegi bat. Bai musika eta literatur mailan gazte ugari sartzen ari da eta haiei gure babes osoa eman behar diegu.
Ezinbestekoa ikusten dugu Gerediaga Elkarteari eskerrak emotea gazteak kontutan izan dabelako, gazteei zuzenduriko egitaraua indartu egin dute, beraz aspertzeko betarik ez dugu izango gazteok. ANIMA ZAITEZTE!!

